Marisol Garmendia: “Bizitzak salbatzea, besteen ongizateaz arduratzea bokazioa da, mundu guztiak ez duen konpromiso zibiko eta etikoa”

Marisol Garmendia: “Bizitzak salbatzea, besteen ongizateaz arduratzea bokazioa da, mundu guztiak ez duen konpromiso zibiko eta etikoa”

16/05/2024

Gobernuaren ordezkaria buru izan da Vitoria-Gasteizen Babes Zibileko Merezimenduaren Dominak emanaldian

  • Ignacio Bedoya eta Alejandro Guardado polizia nazionalak saritu dituzte hiru pertsona salbatzeagatik; Arrateko Erreskate eta Salbamenduko Txakur Unitatea erreskateak errazten dituen usain-banku bat sortzeagatik; eta Margarita Martín meteorologoa bere ibilbide luzearengatik.

 

 Ignacio Bedoya eta Alejandro Guardado poliziak, Margarita Martín meteorologoa eta Arrateko Erreskate eta Salbamenduko Txakur Unitatea gaur goizean Vitoria-Gasteizen EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzan ezarritako Babes Zibileko Merezimenduaren Dominez saritu izan dira. Domina hauek aurreko urtean pertsonak babesteko egindako lan eta merezimenduengatik nabarmendu ziren pertsonak eta erakundeak bereizten dituzte.

Oraingoan kondekoratutako bi polizia nazionalek hiru pertsona salbatu zituzten, bi Donostian eta beste bat Gijonen, zerbitzutik kanpo zeudela. Donostiako komisarian lan egiten duen Ignacio Bedoya agenteak itsasertzera iritsi nahi baina ezin zuten bi bainulari erreskatatu zituen Zurriola hondartzan. Irungo komisariako Alejandro Guardado lankideak bihotz-masaje erabakigarria egin zion Gijongo golf-klub batean bihotz-biriketako geldialdia pairatzen ari zen pertsona bati.

Arrateko Erreskate eta Salbamenduko Txakurren Unitatea nabarmentzen da, beste bertute batzuen artean, usain-banku bat sortzeagatik, gaur egun 2.000 lagin inguru biltzen dituena istripua izan duten edo desagertutako pertsonen bilaketa errazteko eta azkartzeko. Valeriano de la Calle presidenteak, Judith Rasines-ek eta Eva María Gómezek domina jasotzea eskertu zuten lola eta Tenessee txakurrekin batera.

Bestalde, AEMETek Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Ordezkaritzako zuzendari Margarita Martín saritu zuten meteorologo gisa egindako ibilbide luzeagatik, fenomeno kaltegarrien iragarpenagatik eta hainbat hamarkadetako dedikazioan zehar giza ondasun eta bizitza ugari salbatzen eta babesten lagundu duten prebentzio-abisuengatik.

 

Lanaz haraindiko inplikazioa

Hauek guzti hauek Marisol Garmendia ordezkaria buru izan duen Gobernuaren Ordezkaritzan egindako ekitaldian omendu dituzte. Sarituek egindako merituak nabarmendu ditu ordezkariak. "Zer erabaki hartu jakiteaz gain, hartu ere nahi behar da, pertsonalki inplikatu eguneroko lana zorrotz betetzetik harago, behar diren eta behar denean orduak sartzeko prest egon besteei laguntzeko. Horri buruz hitz egiten ari gara gaur hemen, Babes Zibileko Merezimenduaren Dominak emanez", adierazi du Garmendiak.

Gobernuaren ordezkariak emozio berezia erakutsi du dominen lehen ezarpenagatik  eta Ordezkaritza sarituak aukeratzera eraman duten arrazoiak azaldu ditu ere bai. "Gaurtik aurrera hain anonimoak ez diren heroi anonimoak dira. Zuen ibilbide profesionalak eta zerbitzu publikorako bokazioak benetan domina bat balio dute eta, batez ere, gure esker ona gizarteari egiten duzuen zerbitzu ordainezinagatik", adierazi du.

Lanaz gain, sari hauek merezi izateko beste osagai bat ere badago, Marisol Garmendiak azpimarratu duenez. "Zuen lana da, nominan doa, esango dute batzuek... Baina gure errekonozimendua funtzioak betetzetik, betetako betebeharretik harago doa. Bizitzak salbatzea, besteen ongizateaz arduratzea, bokazioa  da, mundu guztiak ez duen konpromiso zibiko eta etikoa."

Bere hitzaldian, Marisol Garmendiak sarituen prestakuntza fisikoa eta teknikoa nabarmendu ditu eta, bereziki, besteei laguntzeko duten jarrera. "Horretarako balio behar da, noski, eta Ignacio eta Alejandro polizia-agenteek, UCAS osatzen duten guztiek eta Margarita Martín meteorologoak prestakuntza profesional zabala egiaztatzen dute, unerik kritikoenetan erabakirik onenak hartzen laguntzeko", goraipatu du.

Aitortzarako eta aldarrikapenerako uneak ere izan dira. Gobernuaren ordezkariak bere elkartasuna adierazi die sarituei, beren eguneroko zeregin zailean. "Badakigu zuen lana ez dagoela erronketatik kanpo. Baliabide faltatik hasi eta neke eta estres emozionaleraino, oztopo esanguratsuei aurre egiten diete besteak babesteko misioan. Horregatik, funtsezkoa da zuen lorpenak ez ezik, zuen beharrak ere aintzat hartzea. Ziurtatu behar dugu zuen lana segurtasunez eta eraginkortasunez egiteko beharrezko laguntza eta baliabideak dauzkazuela".

Marisol Garmendiak behin eta berriz adierazi du bere esker ona sarituen lanagatik. "Zuen ausardia eta konpromiso zibikoa giza espiritu onenaren lekuko dira eta betiko eskertuko dizuegu zuen lana. Domina horiek gure errespetu eta errekonozimendu sakonaren sinbolo izan bitez  eta zuen herritarrentzako zerbitzu-bide noblean aurrera jarraitzeko goiargitu zaitzateten", amaitu du.